ESPEZIALITATEAK
Zerbitzu osoa, bezeroen eskura

MERKATARITZA ARLOA

Baltzuei nahiz partikularrei hainbat gairen inguruan aholku ematen diegu, batez ere, arlo zibilaren nahiz merkataritza-arloaren inguruan.

Enpresen salerosketa, hala nola, due dilligence-ak, bat-egiteak, zatiketak, protokoloak familia-enpresetan eta beste merkataritza-eragiketa zail batzuk dira langelako “egiten jakite” garrantzitsuenetako batzuk.

practicas

ENPRESA AHOLKULARITZA

Enpresa-diagnostikoan buru-belarri dihardugu eta bezeroaren beharretara egokitutako ekintza-planak, berehalakoak eta estrategikoak, egiten ditugu.

Administrazio Kontseiluetara bertaratzen gara, lege-aholkulari gisa nahiz kontseilari gisa, baita Kontseiluko idazkaritzako kide gisa ere.

ZERGA ARLOA

Gure profesionalak, prestakuntza juridiko eta ekonomiko sendoa dutenak, etengabe eguneratzen dira estatuko eta nazioarteko legerian eta foru-arauetan. Horri esker, aholkularitza osoa eman ahal diegu bezeroei.

Zerga-jardutea erabakiak hartzearekin batera doa, geroan gertakizunik gerta ez dadin, badauden gatazkak konpontzeko eta zerga-plangintzako prozesuei bidea emateko.

ARLO ZIBILA ETA FAMILIA ARLOA

Familietako eta enpresetako bezeroek era askotako lege-beharrak dituzte arlo zibilean.
Familia- eta oinordetza-gaietan aholku ematen dugu gai judizialetan edo judizioz kanpoko gaietan, konfidentzialtasun osoz.

Bitartekaritza sustatzen dugu eta gure lanaren bitartez jaraunspen-banaketak edo ondare komunen kitapenak errazten ditugu.

ARLO PROZESALA

Benetan zailak diren auziez arduratzen gara, norberari egokitutako arretaz, azterketa estrategiko arduratsuaz eta eztabaidaren ikuspegi arretatsuaz.

Halaber, arrazoi juridikoa ez ezik, beste aldagai batzuk ere ebaluatzen ditugu, hala nola, denbora, bezeroarengandik behar diren baliabideak eta prozeduretan eragina duten eta garrantzi ekonomikoa duten gainerako faktoreak.

Arbitrajea gatazkak konpontzeko modu egokia da. Guk erabili ohi dugu eta biziki gomendatzen dugu.

FINANTZA ARLOA

Finantza-arloko taldeak aholkularitza juridikoa ematen du edonolako finantza-eragiketak egituratzeko eta formalizatzeko eta finantza-tresnak taxutu eta sortzeko.

Hauek dira gure taldearen gaitasun egiaztatuetako batzuk: burtsako kotizazioa edo bigarren merkatu bateko kotizazioa, Errenta Finkoko Ordezko Merkatua, inbertsio kolektiboko edo arrisku-kapitaleko erakundeak abiaraztea, arautegiak betetzea eta Erakunde Ikuskatzaileekiko harremana.

 

practicas2

BERREGITURAKETAK ETA BESTE ENPRESA JARDUN BATZUK

Finantza-, merkataritza-, zerga- eta enpresa aholkularitza-arloetako expertise-ari (trebetasuna) esker, enpresaren bideragarritasuna arriskuan dagoen eta berehala eta zirt edo zart jokatu beharra duten egoera korapilatsuei ekin dakieke, arrakasta lortzeko bermearekin.