Nor Gara
Ez gara gai-langela, bezero-langela baizik.

Langela profesionala

75 urte baino gehiagotan zehar, enpresei eta partikularrei lege-aholkularitza osoko zerbitzuak ematen dihardugu. Kanporatutako sail juridikoa gara; hortaz, zerbitzu osoa bermatzen diegu bezeroei, kanpoko langela baten malgutasunez eta ekonomiaz.
Goi-mailako prestakuntzako giza taldea dugu, bikaintasun profesionalean trebatuta dagoena, bezeroekin jokaera hurbila duena eta gaiak konpontzeaz arduratzen dena.

ESPEZIALIZACIOA

Gaiaren berezitasunak, muntak edo kokaleku geografikoak hala eskatzen badu, beste langela batzuen zerbitzuak kudeatu edota azpikontratatuko ditugu, bezeroen eskura jartzeko. Europako eta Amerikako gure partnership sarearen bitartez nazioarteko zerbitzua ematen diegu bezeroei. Historiadun langela baten tradizioari azken teknologien erabilera gehitzen diogu, beti bikaintasuna lortu nahian.